XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Honek esan nahi du hitz sailak gazteleratik gabe frantsesetik edo batez ere ingelesetik egitera, beste sail klase batzu aterako ziratekeela.

B) Nolanahi den, euskeraz azaldu nahi dugun konzeptoa argi dago.

Ikusten denez, batez ere KONTRA eta BIR erabiltzen ditugu.

KONTRA onartzea bistako iruditzen zaiku: 1. Gure preposiziotzat dudarik gabe dadukagulako.

2. KONTRA-ren esanahietarik bat euskeraz hauxe delako hain zuzen.

Bizkaian behintzat horma kontran egon, kale kontran bizi etab gazteleraz cerca edo junto a dira.

3. Beste hizkuntza nagusiek ere osoan hartu dute, hala preposiziotzat nola aurrizkitzat.

KONTRA-ren kontra ezer dadukanak, ez daduka zeren alde egin askorik.

D) BIR-en kasua eztabaidagarriago da, nahiz eta asko akaso BIR, euskal aurrizki garbia dela-eta, edozertarako hartzeko prest egon, KONTRA ordea, arrotza dela-eta, gaitzetsirik, BIR-ek latineko BIS-ekin KONTRA-k latineko CONTRA-rekin haina zer-ikusi ez balu bezala.

Baina jatorri kontu ergelok alde batera utzirik, BIR-en alde arrazoi asko ikusten da.

1. BIR honi aurrizki bezala ahalik eta zabalpiderik gehien eman behar zaio, aurrizki esankorra bezain emankorra delako.

2. Ez da aurrizki honi bideak derrigor ireki nahi izatea bakarrik.

Arrazoirik haundiena da esanahi honekin BIR oso erabilia izan dela eta dela.

Gertatzen dena hitz batzuri loturik geratu dela, erdi-fosildurik, soltura apur batez eduki zitzakeen posibilitateak galdurik.

Fosilmendu kontu hau euskal atzizki askotan ere gaitz zaharra da, gurpil zorotik atera ezinik: (...).